Ondarea berreskuratzen
ENKARTERRIKO ONDAREA BERRESKURATZEN
Enkarterreitako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek elkarrekin batera garatutako proiektua, Enkarterriko jatorrizko edozein motatako ondare elementu (ondare mugikorra, artistikoa, dokementala, etab.) erosteko eta/edo bereoneratzeko
“Arizona” itsasontziaren koadroa

Arizona itsasontziaren koadroa. Ángel de Balparda enkarterritarra izan zen itsasontzi horren kapitaina.
Koadroan hurrengo inskripzioa dager: "Barco Arizona al mando del Capt. Dn Ángel de Balparda, a la vista de Helgoland. 1864"
Inskripzioan agertzen denaren arabera, 1864. urtean egingo zen. H. Jiborsen o Hiborsen egilearen sinadura ikus daiteke (sinadura erdi ezabaturik dago).
Manuel de Taramona y Sáinz jaunaren omenezko koadroa. On Manuel Zallakoa zen jaiotzaz, Herrera-Ijalde auzokoa.

Enkarterrietako Museoak eta Batzar Nagusiek Enkarterriko ondarearen beste erakusgarri bat eskuratu dute.
Lan hau 1899. urtean Herrera-Ijaldeko (Zalla) auzotarrek On Manuel de Taramona y Sáinz auzokide bikainari eskerronez eta omenez eginiko dokumentua da.
Badirudi lana garai ezberdin bitan eginikoa dela:
1. Osagairik zaharrena dokumentua bera da, pergamino itxurako material baten gainean idatzirikoa. Dokumentu horretan, batetik, omenezko testua agertzen da, baita La Herrerako Parrokiako Batza osatzen zuten auzotarren sinadura ere. 1899. urtearen inguruan egingo zen. Hauxe da dokumentuaren testua:
En el lugar de La Herrera del concejo de Zalla a doce de julio de mil ochocientos noventa y nueve, reunidos todos los vecinos, acordaron por unanimidad rendir homenaje de gratitud y reconocimiento al hijo predilecto de este lugar don Manuel de Taramona y Sáinz por los muy especiales favores que de su inquebrantable amor tiene recibidos. Ypara hacerlo constar, firma la presenta acta en representación del vecindario, la Junta de Fábrica de la Herrera: Bernardo Bustillo, Eugenio Murga y Ochoa, Manuel Sáinz, Pedro Sáinz, J. García, José de Acasuso, sinadura irakurtezina*.
2. Dokumentu hori —ebaki eta gero— geroago sartu zen gaur egun ikus genezaken koadro barruan. Beraz, koadroa eta koadroaren atzealdea osteragoko lanak dira, omenaldi itxuratsuagoa egin nahian atondurikoak. Horretarako, bada, atzealdean paper ziria jarri zen, baita marrazki batzuk eta zuri-beltzeko bi argazki ere, bata La Herrerako elizarena, eta bestea hilerriarena; horren guztiaren erdian itsatsi zen dokumentua.
3. “Collage” hori zurezko marko bikain batez hornitu zen; zurean zizelkaturik daude loredun aingeru bat, landareak eta beste lore batzuk, baita beste irudi geometriko batzuk ere.
Jatorrizko dokumentua 1899. urtearen inguruan egin zuten, egilea nor izan zen ez dakigun arren.
Inguruko marrazkiak eta markoa bera José Larrea eskultore bilbotarrak egingo zituen. J Larrea sinadura omenezko dokumentuaren inguruko paper zuriren gainean ikus daiteke.
Ez dakigu markoaren data zehatza, baina egilearen jaiotza eta heriotza datei (1890-1976) eta argazkien modernotasunari erreparatuz gero, atera dezakegu markoa XX. mendearen lehen erdialdean egingo zela.
La Visitación elizako zinoparia (La Herrera/Ijalde-Zalla): “Bilbaina” Fragata

La Visitación elizako zinoparia da. Eliza hori Zallako La Herrera-Ijalde auzoan dago. Zinopari hori Bilboko Gotzaindegiarena da eta Gotziandegiak aldibaterako laga digu, Museoaren erakusketa iraunkorrean ikusgai egon dadin.
Batetik Bilboko Gotzaindegiak eta Eleiz Museoak eta, beste batetik, Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatu duten akordioari esker lortu da lagapen hori gauzatzea.
Zinopari hori “Bilbaina” izeneko itsasontziaren eskalan egindako maketa da. Behar bada, itsasontzi hori izango zen 1815ean dokumentaturik dagoen “Bilbaina” zeritzona, Antonio del Casal kapitain zuena, seguruen Santurtziarra bera. Gaur egun dagoen eliza 1822. urtean eraiki zuten, Joaquín de Labarrieta jaunak utzitako 100.000 errealeko legatu bati eta Joaquín de Villaurrutia jaunak utzitako 64.000 errealeko beste bati esker. Jaun biok ziren Zallakoak.
Cástor de Andéchaga Enkarterriko komandante nagusiaren koadroa

Cástor de Andéchaga jeneral karlistaren koadroa da, hura hil eta gero eginikoa. Gordexolan jaio zen 1801eko martxoaren 28an, guda-agintari karlistarik entsutetsuenetarikoa izan zen eta Enkarterriko komandante izateraino heldu zen. La Muñecas mendiganan hil zuen bala-zauri batek, 1874ko apirilaren 29an, 71 urte zituenean.
Berreskuratzeko lanei esker atera ahal izan da nor izan zen egilea eta noiz egin zen koadroa: Lecuona 1878.
Zalantzarik gabe egilea Antonio María de Lecuona Echániz (Tolosa, 1831-Ondarroa, 1907) izan zen. Carlos VII. erregegaiaren kamarako pintore izendatu zuten Lecuona azken gerra karlistan. Sasoi horretan erretratu asko egin zituen, baita zirriborroak ere. Zirriborro horietako batzuei esker egin ahal izan zuen Cástor de Andéchagaren erretratua 1878. urtean, karlistadak amaitu eta gero, ordurako jeneral hura lau urte hilda baitzegoen.
Margolari oparoa izan zen. Urteetan Madrilen bizi izan zen eta Madrilgo Natur Zientzien Museoko marrazkigile zientifikoa izan zen, eta egindako lanagaitik sariak ere jaso zituen. Tailerra ireki zuen Madrilen 1856. urtean, eta 1872. urtean hura itxi eta beste bat ireki zuen Bilbon. Lekuona maisu izan zuten entzute handiko margolariek, esaterako Adolfo Guiarek, Manuel Losadak, Gustavo de Maeztuk eta Paco Durriok.
Antonio Truebaren monumentuaren bozetoa, Mariano Benlliure artistarena. 1894

Enkarterrietako Museoak eta Batzar Nagusiek Enkarterriko ondarearen beste erakusgarri bat eskuratu dute.
Bilboko Albiako Lorategietan dagoen Antonio de Truebaren monumentua egiteko oinarritzat erabilitako bozetoa da. Mariano Benlliurek, XIX. mendearen azkenaldiko eta XX: mendearen hasierako eskultore entzutetsuak, egin zituen bozetoa eta eskultura.
Omendua. Antonio de Trueba:
Antonio Galdamesen jaio zen 1819an, familia xume batean; bizi, Sopuertan bizi izan zen gaztarorik gehienean. 15 urte zituenean, Madrilera joan zen eta hantxe hasi zen literaturan hezitzen, idazle erromantiko espainiarren irakurketekin. 1851. urtean hasi zen lehen lanak argitaratzen. 1862. urtean Bizkaiko Jaurerriko artxibozain eta kronista izendatu zuten eta handik aurrera Bilbon bizi izan zen, 1889. urtean hil zen arte.
Idatzi zituen lanek hainbesteko ospea eta entzutea eman zioten Antonio Truebari ezen, hil eta gutxira, Bizkaiko Foru Aldundiak hasierako dirua jarri eta diru-bilketa publikoa abiarazi zuen idazlearen omenez monumentu bat egin zedin, gaur egun Albiako Lorategiak dauden lekuan jartzeko.
Antonio de Truebaren monumentua:
Maite Paliza Monduateren iritziz, Antonio de Truebaren monumentua izan zen XIX. mendeko oroitzapenezko eskultura espainiarraren lehen eskultura zeinetan omendutako pertsona parke publiko bateko jesarleku baten lasai jesarrita agertzen den, ustekabean hantxe harrapatu eta irudikatu balute bezala.
Bozetoa eta egilea. Mariano Benlliure
Bozeto hori Enkarterrietako Museoan dago. Igeltsuz eginda dago eta brontze kolorez margoturik. 28x16x12cm-ko neurriak ditu.
Maite Palizaren iritziz, Mariano Benlliure-ri “hasiera batean, lan osoa egitea egotzi zitzaion, eskulturaren basamentua ere; baina azkenean, eskulturaren beraren bozetoa baino ez zuen egin, 15.000 pezetako aurrekontuarekin. Eskultoreak Valentzian azkendu zuen lan hori, 1894ko udaldian eta udazkenaren hasieran.”
