Aldibaterako erakusketak
Bizkaia eta bere etxe merkeak. Enkarterriko arkitektura
- Noiztik:
- 2011/11/11
- Noiz arte:
- 2012/03/11

Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek, aldez aurretik Foru Liburutegiak finantzatutako erakusketan oinarrituz, “Bizkaia eta bere etxe merkeak. Enkarterriko Arkitektura” izeneko erakusketa berria gauzatu dute.
Honetarako Enkarterrietako Museoak Ana Julia Gómez, Javier Ruiz San Miguel eta Lorea Ariadna Ruiz komisarioekin elkarlanean aritu da. Komisarioek alde batetik eta Enkarterrietako Museoak bestetik sortutako erakusketa-material berrien bitartez, bai Enkarterriko eta Ezkerraldeko zein Bizkaiko gainontzeko eremuetako etxe merkeen ikuspegirik ahalik eta osatuenena aurkeztu nahi da.
2011ko azaroaren 11tik 2012ko martxoaren 11ra.
