Barritasunak
ENKARTERRIETAKO MUSEOAREN ESPAZIOEN BERRANTOLAKETEA ETA BARRIZKETEA
- Noiztik:
- 2012/06/05
- Noiz arte:
- 2012/06/05

Enkarterrietako Museoak inauguratu zanik hona izandako ibilbidean bilakaera nabarmena izan dau Museoaren kontzeptuaren inguruan, gizartearen beharrizanak aldatu ahala kultur ekintzak ugaritu eta hobatuz, lan-egitura sendoa osatzen dauen ekintza multzoa osatzeraino
Museoaren ibilbide horretan, bada, hasierako ikuspegi haretatik, non museoaren espazioa erakusketa-leku soila zan eta ikusleen eta ikusgai egozan bildumen arteko hartu-emona erakustaretoetan bertan gauzatzen zan, beste planteamentu batera jo da, non bildumak bisitariei hurbiltzea erakusketen gainetik dagoan. Hurbilketa hori lortzeko, bada, zenbait estrategia erabili dira, esaterako ikuspegi didaktikoagoa erabiltea (hezkuntza eta jolasbideko jarduerak) edo ikuspegi zientifikoagoa baliatzea (argitalpenak, hitzaldiak, aldibaterako erakusketak). Horretara egokitu beharraren eskutik etorri da espazioetan be aldaketak egin beharra, espazioak planteamentu barrietara egokitu daitezan.
- Ekintza didaktikoetarako eremua: Arlo horrek bilakaera handia izan dau, bai partaideen aldetik (azken urteotan urteko 9.000 eskola-ume inguruk erabili dau), bai egindako ekintzen ugaritasunaren aldetik (gaur egun hurrengo tailer didaktikoak egiten dira Museoan: “Sortu dezagun gure munstroa”, “Bizi zure kontua”, “Historiaurreko tailerra”, “Erdi Aroko Tailerra”, “El Pobaleko burdinolarekin batera egindako ekintza”). Beharrizan horreek bultzatuta, konponbidea aurkitu behar izan da eta ekintza didaktikoak areto nagusiagoetara aldatu dira.
- Aldibaterako erakusketen eremua: Erakusketa osatuagoak, erakargarriagoak eta ulerterrazagoak lortu eta, erakusketa hutsez haraindi joanda, erakusketen edukinen zabalkundea egiteko jarduerak sortzea bideratzearren, hedatu egin da espazio horreei eskainitako lekua eta, era berean, luzatu egin dira erakusketak. Lehen Geografiari eta Historiaurreari eskainita egozan erakustaretoak berratondu eta lekualdatuz lortu da espazio-banaketa barria.
Lotutako artxiboak:
